‘Errua norena da?’ diskoa kaleratu du Eztanda taldeak

Posted on 2019-06-17 by KulturSharea

Eztanda, 2015eko udaran Tolosaldeako lau gaztek osatutako talde bat da. Ion (bateria), Mikel (gitarrak eta ahotsa), Unai (baxua) eta Aitorren (gitarra) musika grinak bultzatuta. Urteen poderioz, bertsioak jotzetik, bere doinu eta izaera propioa aurkitu nahian eraldatzen joan den lagunarteko proiektu bat bilakatu da. Barrenak hustutzeko eta gizarte honetako arazoak ozenki salatzeko irtenbide bat.

Iazko irailean, hiru abestiz osatutako lehen maketa Eztanda izenekoa grabatu zuten Anoetako gaztetxean. Honen ondoren, abenduan, Bonbereneako estudioan sartu ziren beraien lehen lana grabatzeko asmoz, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Errua Norena Da? izeneko diskoa da horren emaitza eta sei kantuz osatuta dago, batez ere metal ukituekin, erritmo gogorrez eta pasarte melodikoez osatuta dago.

You may also like

Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du ‘Tapakia’ izenburupean
Posted on 2025-04-03 by KulturSharea
Tapakia (Erein) hitzik gabeko liburua da eta baita besteenganako [...]
12360

Page 1 of 60

Zabaldu: