Esti Markezek ‘Hitzekin jolasean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2022-07-04 by KulturSharea

Aiako abeslariak bakarkako ibilbideari ekin dio eta urrian diskoa kaleratuko du. Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin nahi izan du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz.

Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen kanta berriak. Aiakoak bakarkako ibilbideari ekin dio eta datorren urriaren 7an kaleratuko duen diskoari izena ematen dion abestia da Hitzekin jolasean.

Markezek beraz adierazi duenez, “abestiari idatzitako abestia da, hitzekin jolasean nahigabe sortutakoa. Kantak izaten dira guri esaka aritzen direnak, emozio ezberdinen biziarazle. Oraingo honetan kontrako bidea egin dut, ni biluztu naiz bere aurrean eta kanta bera egin dut protagonista”.

Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz, Aiako artista.

Irudiekin jolasean

Abestiaz gain, musikariak irudiekin jolastu nahi izan du bakarkako lehen argitalpen honetan eta, horretarako, Aiora Ponce argazkilaria eta ikus-entzunezko sortzailearen laguntza izan du. “Aiorak hasieratik ulertu ninduela uste dut, eta oso pozik geratu naiz emaitzarekin. Oso garrantzitsua zen lan honek niretzat suposatzen duena irudien bidez transmititu ahal izatea, eta uste dut berak oso modu ederrean eta mimo handiz egin duela”.

You may also like

‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen
Posted on 2019-05-17 by KulturSharea
Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko [...]
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]

Page 46 of 55

Zabaldu: