Euskaraldiak ‘Esazu hitz bat’ izeneko abestia aurkeztu du aurtengo ediziorako

Posted on 2022-07-06 by KulturSharea

Xabier Zabalak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak hartu dute parte abestian. Hirugarren edizioak, berriro ere, ariguneak izango ditu protagonista, belarriprest eta ahobiziekin batera.

Euskaraldiak aurtengo ediziorako kanta aurkeztu du Esazu hitz bat izenpean. Xabier Zabala musikariak konposatu du eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dio letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Egañak berak ahotsa jarri diote kantari.

Hirugarren edizioa izango du Euskaraldiak eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da Hitzez egiteko garaia lelopean. Euskal Herri mailako ariketa sozialak hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea du xede. “Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da”, adierazi du antolakuntzak.

Hirugarren edizioak, beraz, ariguneak izango ditu protagonista berriro ere, belarriprest eta ahobiziekin batera. 2020an egindako bigarren edizioan bezala, entitateek parte hartzeko aukera izango dute eta berauen funtzio nagusia euskaraz lasai aritzeko guneak sortzea izango da. Pandemia betean milaka entitatek ariguneak sortu ondoren, euskararentzako espazio berriak sortu eta ariguneak areagotzeko helburua dute, aurten, Euskaraldiaren sustatzaileek. Proposamena enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub, talde eta era guztietako entitate antolatuei luzatu zaie, beste behin ere.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala
Posted on 2019-02-21 by KulturSharea
Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]
‘Gogoaren indarra’ kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
Gogoaren indarra kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak, Iñigo [...]
Errusiako urriko iraultzari buruzko filma proiektatuko dute Tabakaleran
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
  The Anniversary of the Revolution (1918) filma proiektatuko [...]

Page 50 of 57

Zabaldu: