‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

Posted on 2024-06-04 by KulturSharea

Pasquale Algortako idazlearen arbasoa da eta liburua bere bizitzan oinarrituta dago.

23 urte pasatu dira Unai Elorriagak (Algorta, 1973) SPrako tranbia lehen lana plazaratu zuenetik eta, orain, bere zazpigarren eleberriarekin bueltatu da literaturara. Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Susa) du izena lanak eta eleberria den arren, 20 ipuinez osatutako liburua ere badela azaldu du egileak.

Izenburuan bertan adierazten den bezala, Francesco Pasquale izeneko gizon bat da nobela honetako protagonista, Algortako idazlearen arbasoa, hain zuzen. Narratzailearen bidez, haren bizitzaren nondik norakoak ezagutuko ditu irakurleak, Italiako Hegoaldeko Saprin herrian ume zenetik, Bermeon 80 urtetik gora izan zuenera arte. Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editoreak azaldu duenez, “Saprinen jaio bazen ere, gaztetan itsasoa gurutzatu zuen Pasqualek eta Bartzelonatik igaro ondoren, eta Berrizen tarte bat egin ostean, Bermeon bizitzen eta familia osatzen bukatu zuen. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europako mendebaldean zabaldutako giza-mapa bat eskaintzen du eleberriak.

Liburuko 20 ipuinei dagokienez, modu independentean irakur daitezkeen istorioak direla kontatu du Elorriagak. Narrazio horietatik hamaika Francescoren bizitzari buruzkoak dira, beste hiru protagonistarekin zeharkako lotura dutenak eta sei biografia laburrak dira.

Eleberria osatzerako garaian, egileak errealitate batetik fikzioa sortu duela nabarmendu du. Izan ere, idazleak duela urte batzuk izan zuen arbasoaren berri, bere senide batek Pasqualen ibilbideari buruz testu bat idatzi zuenean, “hor mamia zegoela ikusi nuen. Hala ere, XIX. mendeko datu asko galdu egin direla aitortu du egileak eta hutsune horiek bete ditu literatura baliatuz.

You may also like

Ensemble 0 taldeak ‘Pozgarria da’ kanta eta bideoklipa aukeztu ditu
Posted on 2021-11-09 by KulturSharea
Ensemble 0 taldearekin musika garaikideak beste zentzu bat hartzen du. [...]
Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-02 by KulturSharea
Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador [...]
Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak
Posted on 2021-10-21 by KulturSharea
Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du [...]
Zea Mays taldeak ‘Kemena’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-09-24 by KulturSharea
Izen bereko EP-a kaleratu du talde bilborratak, 'Inondik Inora' [...]
Nøgen taldeak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 1ean, Bilbon
Posted on 2021-09-23 by KulturSharea
Urriaren 1ean Nøgen taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du Bilbao [...]

Page 19 of 57

Zabaldu: