Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko”

Posted on 2024-06-17 by KulturSharea

Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin.

Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janelak pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan.

Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren osagarria da erakusketa hau, “leiho txiki bat da Hasiera bat diskoaren sortze eta garatze prozesura gerturatzeko, batez ere, Ibai Arrieta argazkilariaren begietatik eta Alex Cabeza Trigg zinemagilearen instalazio bideografikoen bitartez. Horretaz gain, bira hasi eta lehen zuzenekoetako argazkiak ere badaude bertan”.

Urbizuk Berri Txarrak eta beste hainbat proiektutan oso aktibo ibili ondoren (Peiremans, Katamalo…), horretaz guztiaz askatzeko beharra sentitu zuen duela lau urte. Gelditzeko unea zela pentsatu zuen eta denbora tarte horretan itzalean egon ondoren, plazaratu du disko berria, sorkuntza prozesu berezi baten ostean. Izan ere, Lleida inguruko 1904ko antzoki zahar bat aukeratu zuen amaitu gabe eraman zituen abestiei forma emateko eta diskoa grabatzeko.

Musikariaren arabera, espazioak asko markatu du diskoa, batez ere, non eta nola grabatu den kontutan hartuta. “Zerbait berezia ikusten nuen hor, ez dut esango iraultzailea zenik, baina bai ezohikoa”. Arrieta deitu eta hara joateko gonbidapena egin zion musikariak. “Espazioak bazuen halako berezitasun bat, azken finean grabaketa estudio bat zen, baina baita etxe bat ere. Bertan, XX. mende hasierako antzoki bat zegoen eta hantxe gertatu zen dena”, kontatu du argazkilariak. “Etxera sartu eta areto horretara bidean, patio berezi batzuk zeuden, oso ondo atonduak, bakoitzak lorategi batekin. Azkenean leku guzti horiek bihurtu ziren lanleku, eta, era berean, lagungarri ere baziren honelako proiektu bat garatzeko”, azaldu du Arrietak.

Abestiak dira Urbizurentzat egitasmo honen zutabe nagusia, “kantetan jarri dut nire indar guztia, baina badira ere osagarriak, erakusketa, kasu. Hori ere aldarrikapen bat du, ematen du gaur egun nobedadearen diktadura bizi dugula. Gaur berrikuntza zara, baina bihar beste bat dator eta zure tokia hartzen du, eta zuk urteetan landutako zerbait iraungitze data izatera pasatzen da, horrek amorru handia ematen dit. Kariño handia jarri dut kanta hauetan, lan handia dago honen atzean.

You may also like

Poesiaren ertzei eta mugei buruzko poema liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Posted on 2023-12-04 by KulturSharea
Ulu egiteko bolondres bila liburua gaur aurkeztu du Donostian. Lau [...]
Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma aurkeztu dute
Posted on 2023-11-24 by KulturSharea
Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra [...]
Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean
Posted on 2023-11-23 by KulturSharea
Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. [...]
Haize-arrosa taldeak ‘Ez dogu zor ezer’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-11-06 by KulturSharea
Abestiak gizarteak edertasunaren inguruan sortu dituen kanonak [...]
Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak
Posted on 2023-10-31 by KulturSharea
Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu [...]
Modus Operandi taldeak Berri Txarraken ‘Oreka’ kantaren bertsio berria kaleratu du
Posted on 2023-10-30 by KulturSharea
Modus Operandi taldeak Durangoko Azokarako argitaratuko dituen [...]
Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du Elkarren eskutik
Posted on 2023-10-26 by KulturSharea
Juana Perea Plataren familia, bizitza eta bere erailketa ikertu ditu [...]

Page 6 of 58

Zabaldu: