Harkaitz Canok bi eleberri argitaratu ditu liburu bakar batean: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea

Existitzen ez den eleberri baten inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu Silueta liburuak.

Harkaitz Cano idazleak bi eleberri argitaratu ditu Silueta izenburua daraman liburu berrian: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea. Egileak irakurlea sormenaren parte bihurtzeko egin duen ahalegina da gaur Donostiako Kaxilda liburu-dendan aurkeztu duen eleberria. “Silueta hutsune baten inguruan eraikitako nobela bat da. Ez da nobelarik existitzen, baina nobela horren inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu liburuak eta kritika horietatik abiatuta eta iruzkingile bakoitzak egindako spoiler txikiaren edo kontatzen dituen gauzen arabera, irakurleak izango du balizko nobela horren ideia moduko bat”, azaldu du egileak.

Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editoreak nabarmendu duenez, “existitzen ez diren liburuen inguruan egindako literaturaren kidea da Silueta eleberria. Siluetak erdi ezkutuan izen bereko beste nobela bat gordetzen du. Ibarbia izeneko idazle batek idatzi du barruko Silueta eta bahiketa bati buruzko istorioa kontatzen du. Beraz, barruko nobelak kontatzen duena ez dugu zuzenean irakurriko, iruzkinek kontatzen duten apurraren bitartez jakingo dugu zer gertatzen den nobelan, eta, hortaz, ez dugu zehaztasunez jakingo zein den balizko nobelaren edukia”.  Hala, irakurleak iruzkingileen ikuspegi subjektibotik jasoko du dena.

Canok adierazi duenez, Euskal Herriko memoria politikoari buruz pentsatzeko aukera ere ematen du nobelak, izan ere, azkeneko 50 urteetako Euskal Herriko gatazkari buruz oihartzun edo zertzelada batzuk zeharka kontatzeko baliatu du lan berria.

You may also like

‘Hiri ilunen umeak’ kanta eta bideoklipa dakartza Sara Azurza abeslariak
Posted on 2023-11-06 by KulturSharea
kantari donostiarra abesti alaiarekin itzuli da, 2024an argitaratuko [...]
Haize-arrosa taldeak ‘Ez dogu zor ezer’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-11-06 by KulturSharea
Abestiak gizarteak edertasunaren inguruan sortu dituen kanonak [...]
Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak
Posted on 2023-10-31 by KulturSharea
Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu [...]
Modus Operandi taldeak Berri Txarraken ‘Oreka’ kantaren bertsio berria kaleratu du
Posted on 2023-10-30 by KulturSharea
Modus Operandi taldeak Durangoko Azokarako argitaratuko dituen [...]

Page 9 of 61

Zabaldu: