‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Posted on 2025-11-21 by KulturSharea

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak.

“Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut amets harrizko bihotza izatearekin, babestuago egoteko, baina, ingurura begiratzen dudanean, ezinbestez pizten zait barruan emozioa. Eta halakoetan, taupada sentitzen dudanean, sentitutakoa kontatzeko beharra izaten dut, idaztekoa”, azaltzen du Karmele Jaiok argitaratu berri duen liburuaren hitzaurrean.

Idazle gasteiztarrak, beraz, azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu nahi izan ditu Harrizko bihotza, taupaden alfabeto bat izenburua duen lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak… denak alfabeto moduan antolatu ditu liburuan, “hiztegi bat izango balitz bezala”.

Liburuaren gaiei dagokienez, Jaioren fikziozko lanetan landutako gaietako asko ageri dira bertan: giza harremanak, isiluneen pisua, adiskideak, haur garaiko kontuak… Horiekin batera, baina, etxeko leihoa ispilu bihurtu balitz bezala, barrura ere so egiten du Karmelek, eta bere buruaren erretratu antzeko bat eskaintzen du, sotila eta intimoa.

You may also like

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]
Patxuko Nicek Harrera Sarea diruz laguntzeko kanta aurkeztu du
Posted on 2019-05-08 by KulturSharea
Patxuko Nicek sortutako abestia da Harrera. Kanta eta bideo honen [...]
‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]

Page 52 of 61

Zabaldu: