Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek

Posted on 2024-05-23 by KulturSharea

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak.

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran.

Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko desberdinetako euskal feministen eskutik”. Eslogan bidezko eztabaida polarizatuei iskin eginez, zalantzak, ñabardurak eta pluralismoa aldarrikatzen ditu kazetaritza-saiakera honek.

Liburua zazpi kapitulutan egituratu du Fernandezek, “atal bakoitzean ikuspegi diferente batetik heltzen diogu gaiari: filosofia, kultura, Gizarte Zientziak, ikuspegi antiarrazistak, ikuspegi perinatala, familia aniztasuna eta legegintza. Hala, kapitulu bakoitzerako erreferentziazko feministei bizpahiru elkarrizketa egin dizkie kazetariak.

Katixa Agirre eta Irantzu Varela, esaterako, kulturari buruzko atalerako aukeratu ditu egileak; filosofiari buruz hitz egiteko, berriz, Tere Maldonado eta Josebe Iturrioz; ikuspegi perinatala jorratzeko Ana Mendia eta Estitxu Fernandez; Gizarte Zientziei buruz aritzeko Amaia Perez Orozco, Elixabete Imaz eta Jule Goikoetxeari egin die elkarrizketa; ikuspegi antiarrazistari buruzko kapituluan Marimar eta Tamara Claveria, Norma Vazquez eta Cristina Zamora; familia aniztasunaren atalerako Ianire de la Calva, Borja Muñoz eta Iosune Centeno; azkenik, legegintzaren atalerako Itziar Alkorta, Oihana Etxebarrieta eta Miren Ortubay.

You may also like

Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira
Posted on 2022-06-06 by KulturSharea
Eleberria hiru ahotsetan dago idatzita: bi adineko pertsonenak dira [...]
Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du
Posted on 2022-05-26 by KulturSharea
Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin [...]
Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak
Posted on 2022-05-06 by KulturSharea
M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar [...]
Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Posted on 2022-04-21 by KulturSharea
Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko [...]
‘Jaun eta jabe’ da Des-Kontrol taldearen single berria
Posted on 2022-04-08 by KulturSharea
Des-kontrol taldeak Inoiz Baino Argiago izeneko lan luzea kaleratuko [...]

Page 14 of 57

Zabaldu: