Iñaki Irasizabalek ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ liburua kaleratu du

Posted on 2022-02-23 by KulturSharea

Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edota adikzioren bat. Desegokiak dira gizartearen begietan.

Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) idazleak Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma aurkeztu du gaur Donostian, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearekin batera. Egileak berak zehaztu duenez, hamar istorio independente biltzen dira liburuan, “ipuin bakoitzean tarte latzak eta xamurrak daude, baina uste dut istorio hurbilak direla”, adierazi du.

Hala dio liburuaren sinopsiak: “deserrotutzat jotzen ditugu bere herritik urrun, inguru sozial eta afektibo egonkor bat lortu ezin eta noraezean dabiltzan pertsonak. Liburu honetako gizon-emakumeek, aldiz, beste deserrotze mota bat bizi dute: badute familia bat, harreman sare bat, horrek ez dakarkie bakerik ordea; galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edo adikzioren bat akaso… azken finean, desegokiak dira gizartearen begietan”.

Urteetan nobela beltza landu ostean, idazleak Zorioneko familia (Elkar) lehen narrazio bilduma argitaratu zuen 2019an eta lan horrekin abiarazi zuen ildoan sakonduz, istorio durduzagarri eta pertsonaia bizarroen sorta bat eskainiko digu lan berri honekin. Irasizabalek azaldu duenez, liburu honetan giza harremanak lantzen dira batez ere, “beti ahalegintzen naiz gizaki sinesgarriak eta interesgarriak sortzen”.

Mendigurenek, bere aldetik, uste du istorio errealistak direla liburuan jasotakoak, “gaur egun eta hemen gertatzen direnak, ez da epika handirik agertzen, nahiz eta politika ere agertzen den. Pertsonen arteko hartu-emanak dira eta horien bitartez gizartea oso ondo erretratatzen du, gure kaleak, tabernak, tanatorioak, baserriak, dendak, jatetxeak… bizitza nabaritzen da taupaka Iñakiren ipuinetan”.

You may also like

Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara
Posted on 2023-03-02 by KulturSharea
Bichta éder eleberria egungo gizartearen kontraesanen ispilu da: [...]
Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-03-01 by KulturSharea
Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, [...]
Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek
Posted on 2023-02-17 by KulturSharea
Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. [...]
Kilimak taldeak ‘Aske maite’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-02-17 by KulturSharea
Kilimak taldea Aske maite izeneko abesti dantzagarriarekin bueltatu da [...]
Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-02-09 by KulturSharea
Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak [...]

Page 9 of 57

Zabaldu: