Josu Bergarak ‘Kolorez jantzitako egunak’ kanta konposatu du Akorde Txikiak taldearekin batera

Posted on 2020-04-16 by KulturSharea

Josu Bergara musikariak Akorde Txikiak taldearen laguntzarekin, Kolorez jantzitako egunak izeneko kanta konposatu du. Covid-19 birusaren eraginez, konfinamendu egoeran, abestia bere hiru urteko alabarekin sortu zuen etxean, gitarrarekin eta ondoren, musikari bakoitzak bere etxetik grabatutako bideoaren zatiak batu dituzte, elkarrekin abestia osatzeko. Kantuaren letrak esaten duen bezala, “batzuetan bizitzak alde ilunak erakutsi arren, modu positiboan aurre egin behar zaio eta une txarretan ere gure onena ematen ikasi behar dugu”, adierazi du Bergarak.

Musika eta hitzak: Josu Bergara. Bideoaren edizioa: Jabier Bergara. Audioaren edizioa: David Sanchez Damian. Musikariak: Nerea Alberdi, Mikel Nuñez, Irati Bilbao, Txema Arana, Dani Gonzalez, Luï Young, David Sanchez eta Jabier Bergara.

You may also like

Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]
Patxuko Nicek Harrera Sarea diruz laguntzeko kanta aurkeztu du
Posted on 2019-05-08 by KulturSharea
Patxuko Nicek sortutako abestia da Harrera. Kanta eta bideo honen [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]

Page 50 of 59

Zabaldu: