Josu Zabaletak Lidia Txukovskaiak eta Lidia Zhukovak idatzitako ‘Haurrek hitza’ euskaratu du

Posted on 2022-10-12 by KulturSharea

Duela 80 urteko Ukrainako haurren hitzak jaso zituzten bi idazle hauek. Zabaletak gaur aurkeztu du liburua Katakrak argitaletxearen eskutik.

Lidia Txukovskaia (San Petersburgo 1907 – Mosku 1996) poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, “Marxaken erredakzioan” lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an “sabotatzaile taldea” deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937an bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa. Moskun Erredaktorearen laborategian (1963) argitaratu zuen, adibidez. 1939 eta 1940 urteen artean, gertaeren arrastoari bertatik jarraituz, Sofia Petrovna eleberria idatzi zuen, 1965ean mendebaldean argitaratuko zen. 1974an Idazleen Elkartetik kanpora bota zuten. Mendebaldean Bazterketa prozesua liburua argitaratu zen (1979). 1988. urtera arte ez ziren hasi berriro bere artikuluak eta liburuak Moskun eta Leningradon argitaratzen.

Josu Zabaleta itzultzaileak Txukovskaiaren hiru lan euskaratu ditu Katakrak argitaletxearen eskutik: Sofia Petrovna (Katakrak 2019), Urpean murgildu (Katakrak 2021) eta gaur aurkeztu duen Haurrek hitza.

Lidia Zhukovari (1905–1985) dagokionez, Txukovskaiak gaztetatik ezagutzen zuen. Zhukova miseria gorrian iritsi zen Taxkentera. Ez da harritzekoa Txukovskaiak laguntasuna eskaintzea, Txukovskaiaren lehenengo senarra bezala Zhukovaren lehenengo senarra –Dmitri Petrovitx Zhukov (1904-1937), Japoniako literaturan espezializatutako filologoa eta diplomatikoa– 1937an atxilotu eta fusilatu egin baitzuten. Laguntasun horren parte da Haurrek hitza liburuan prestaketan parte har zezan eskaintzea ere, idazletzat hartua izateak Idazleen Elkartean bazkaltzeko aukera ematen zion; geroztik, Txukovskaiak bere etxea ere utzi zion, alabarekin eta ilobarekin hara alda zedin, bera aitaren etxera, Kornei Txukovski, aldaturik. Laguntasun horrek, ordea, ez zuen akabera onik izan.

Zhukova antzerki kritikari bezala nabarmendu zen eta oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen.

Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana, nahiz eta ez omen zuen ekarpen handiegirik egin.

You may also like

Eneritz Artetxe antzerkigileak ‘Karanbola hirukoitza’ saiakera aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Eneritz Artetxe antzerkigileak euskarazko antzerkian lanean dabiltzan [...]
‘Ez gara neutralak’ saiakera aurkeztuko du bihar Gorka Bereziartua kazetariak Landakoko areto nagusian
Posted on 2019-12-06 by KulturSharea
ARGIAren kazetaritzari buruzko liburua da Gorka Bereziartua kazetariak [...]
Yoga Kartak eta Yogipuinak aurkeztu dizkigu Maite Arrese aktore eta yoga irakasleak
Posted on 2019-12-06 by KulturSharea
Margi Egigurenen irudiekien osatu ditu Arresek berak idatzitako Yoga [...]
Xabi Payak ‘Nori’ komikiaren gaineko argibideak eman dizkigu
Posted on 2019-12-06 by KulturSharea
Bi urteko lanaren ostean eta oraingoan ere, umorea eta satira [...]
‘Inoren munduan’ eleberria aurkeztu du Asel Luzarragak Ahotsenean
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Bioklik helduentzako eleberriaren ostean, gazte literaturara egin du [...]
La Basu abeslaria ere Landakon dabil ‘Gerra’ izeneko disko berria sinatzen
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Elena Caballero La Basu (Bilbo, 1983) rap abeslariak ‘Gerra’ izeneko [...]
Aiora Renteria (Zea mays) diskoak sinatzen dabil Landakon
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, [...]
Izaro abeslaria bere proiektu berria aurkezten harrapatu dugu Durangoko Azokan
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Abeslariak 'Limones de invierno' izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko [...]
‘Errealitateak’ izeneko proiektua aurkeztu du Txakur Gorria kolektiboak
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok, Nerea [...]

Page 38 of 57

Zabaldu: