Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa

Posted on 2020-01-21 by KulturSharea

Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du.

Juliantxo Irujok 2005 eta 2015 bitartean sortutako obrekin osatu dute Bizkaia Aretoan ikusgai dagoen erakusketa. Artista 2015eko uztailean zendu zenetik antolatzen den hirugarren erakusketa da honakoa.

Irujo margolaria eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura katedraduna izan zen eta Andrea Albalia erakusketaren komisarioaren arabera, “bizi esplorazio-bidaia gisa ulertzen zuen pintura, materiaren aukera sentiberetan zentratutako ikuspegi esperimental eta introspektibo batetik”.

Erakusketan Naturarekin ibiltzea eta “Bizitzaren Omenaldia” serietako margolanak, besteak beste, nabarmentzen dira. “Lehenengoan, naturaren behaketak basoen arteko ibilbideak gogorarazten dituen irudikapen abstraktu eta aldakorrei forma ematen die, koadroetan bide desberdinetatik barrentzea eta aldi bakoitzean zirrara berriak sentitzeko aukera eskainiz. Bigarrenean berriz, sortzaileak bizitzari egiten dio omenaldia paisaia psikologikoak diruditen margolanen mugimendu barroko eta fluktuatzailearen bidez: forma dinamikoez betetako formatu handiko lanak dira. Azken finean, dabilen bizitzaren, humanizatzen gaituen ukimenaren eta bizirauten gaituzten ametsen omenaldia dugu”, azaldu du Albaliak

Erakusketa urtarrilaren 23ra arte egongo da ikusgai, astegunetan, 8:00etatik 20:00etara.

You may also like

‘Emma Kunzen unibertsoa’ erakusketa ekainaren 19ra arte, Tabakaleran
Posted on 2022-02-09 by KulturSharea
Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal [...]
‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’
Posted on 2021-07-15 by KulturSharea
Erakusketa bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako [...]
LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian
Posted on 2021-04-22 by KulturSharea
Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko [...]
‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa Iruñeko Kondestablen ikusgai
Posted on 2021-04-13 by KulturSharea
Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus [...]
‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan
Posted on 2021-03-17 by KulturSharea
Maiatzaren 12ra arte egongo da bisitatzeko aukera Mistoen Pabiloian. [...]
‘Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza’ erakusketa
Posted on 2021-03-15 by KulturSharea
Endika Basaguren artistaren proiektu hau instalazio bakarra osatzen [...]

Page 2 of 3

Zabaldu: