Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak ‘Zorion edo antzeko zerbait’ eleberria plazaratu du

Idazle oiartzuarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz nobela honetako  hasierako proiektuarekin.

Karmele Mitxelenak (Oiartzun, 1988) Zorion edo antzeko zerbait eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Honetan, alargun geratu berri den emakume heldu batek egindako barne- eta kanpo-bidaia kontatzen du idazleak, bere burua berrasmatu nahian.

Egile oiartzuarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz proiektuarekin eta Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiaren arabera, “sentimenduak nabarmentzen diren eleberri bat da (poza, haserrea, tristura, lotsa, errua…), lehen pertsonan idatzitako prosa dotore eta ñabarduraz beteriko baten bidez emana”.

Maria da nobela honetako protagonista. Senarrak bere buruaz beste egin du eta horrek suposatu dioen doluaren zamak atzean uzteko asmoz, Mediterraneora egiten du bidaia, itsaso bareago honetarako ur urdinetan jostatzeko. Bizitzari berriz irribarre egiteko eta bizitza berri bati ongi etorria emateko.

Protagonista bera da istorioaren narratzailea eta era pausatu bezain adierazkorrez gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak kontatzen doa, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere.

Hala, eleberriak bidaia fisiko eta psikologiko bat dakar, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak…

You may also like

Ezagutu Elbira Zipitria andereñoaren ibilbidea, gaur, bere urteurrenean
Posted on 2019-05-28 by KulturSharea
Bideoa eta informazioa: ahotsak.eus Gaurko egunez jaio zen Elbira [...]
Eztena antzerki jaialdiko proiektu baterako familia baten bila ari dira
Posted on 2019-05-28 by KulturSharea
Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatzen duen Eztena [...]
‘Espero dena’ izeneko kantua aurkeztu du Oxabi taldeak
Posted on 2019-05-23 by KulturSharea
  Galdakaoko taldeak Itxaso Paia bertsolaria eta Xabi Zabala izan [...]
Yogurinha Borovak ‘Sentipenak Askatu’ abesti berria aurkeztu du
Posted on 2019-05-23 by KulturSharea
Informazioa: uriola.eus Yogurinha Borovak bere abesti berria aurkeztu [...]
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘euskalabria’ abestia aurkeztu du
Posted on 2019-05-22 by KulturSharea
Bikoak gaur aurkeztu duen Euskalabria abestirako, Salvatore Macheda [...]
Bastardix taldearen ‘Beldurrarekin’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-20 by KulturSharea
Bastardix 2016an sortutako Nafarroako folk-rock taldea da. Bere [...]
‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen
Posted on 2019-05-17 by KulturSharea
Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko [...]
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]

Page 47 of 57

Zabaldu: