Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2022-10-17 by KulturSharea

Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko.

Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak urte amaieran kaleratuko duen disko berriaren aurrerapen kantua da honakoa.Abestian entzun daitekeen bezala, Lera (2019) Ep-an hasitako erritmo eta sonoritatearen erakarpenak segida du konposizio berri honetan, oraindik ere haratago joateko asmo sendoarekin Eñaut Gaztañagaren ekoizpen lanen laguntzaz.

Abestiaren hitzek, berriz, epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari eta gordintasun handiagoa emateko.Hannot Mintegiak irudiz sortutako pieza honek ispiluaren hoztasun eta islada aldaezina ondo baino hobeto erakusten digula, azaldu du Mauka diskoetxeak.
Ondorengo asteetan zehar disko berriaren inguruko informazio osoaren berri emango dutela jakinarazi diskoetxeak.

1999. urtean sortu zen Kokein taldea, aurretik bestelako musika taldeetan ibilitako musikariak batuta. Geroztik, estudioko sei grabaketa egin ditu boskoteak: Kokein (2002), Lotuta egon arren (2004), Mundu margotu berri bat (2007), Izan (2012), Lurpekhariä (2016) eta Lera (2019).

You may also like

‘Martxa Baten Lehen Notak’ izango da Elkar+ekin dantzan! Ekimenaren doinua
Posted on 2022-03-16 by KulturSharea
Mikel Laboaren abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko [...]
‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte
Posted on 2022-03-15 by KulturSharea
Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, [...]

Page 20 of 61

Zabaldu: