Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2021-11-12 by KulturSharea

Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau pairatzen duen kolektiboak bizi duen errealitate paraleloari buruz, estigmaz inguraturik dagoena. Kantuaren doinuari dagokionez, lau akordetan oinarritzen da, hasieran eta estrofetan errepikatzen direnak.

Bigarren mundu bat dugu Lamiak taldearen bigarren diskoa izango denaren hirugarren singlea. Martxoan Eskerrak eta maiatzean Krokodiloaren Malkoak kantuak aurkeztu zituen hirukoak.Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau pairatzen duen kolektiboak bizi duen errealitate paraleloari buruz, estigmaz inguraturik dagoena. Taldekide donostiarrek adierazi dutenez, “ez dugu letretan gaia modu esplizituan azaldu nahi, entzuleak bere istorio pertsonaletik guk transmititu nahi dugun hori uler dezan baizik, ahalik eta modu gertuenekoan”.

Kantuaren doinuari dagokionez, Bigarren mundu bat lau akordetan oinarritzen dela azaldu du taldeak, hasieran eta estrofetan errepikatzen direnak. “Akorde progresio honek positibismoz eta poztasun sentsazioz betetzen du abestia eta ahotsaren melodia erraztasun handiz osatzea ahalbidetzen du. Interludioetako gitarra eta baxuaren arteko esaldiek eta estribillo sinpleak aberasten dute singlea, eta akorde nagusiak mantentzen dituen amaierarekin, gitarra arpegioak eta aldaketa erritmikoak tartean direla, maila gorenean bukatzen da abestia”.Hirukote donostiarrak Gaztain estudioan grabatu eta ekoitzi du abestia, Eñaut Gaztañagaren eskutik.

You may also like

“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]
Nerea Arrien idazlearen ‘Atrapa Eguna’ liburuaren komiki bertsioa
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Antthony Saavedrak Nerea Arrien idazlearen Atrapa eguna liburuaren [...]
Micek ‘Ausardiarik ez’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuko lehen diskoa zabaltzen duen [...]
Herri Urrats 2019 jaialdiko bideoklipa
Posted on 2019-03-27 by KulturSharea
En Tol Sarmiento taldeak maiatzaren 12an Senperen izango den Herri [...]
Maite Larbururen ‘Gona’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-03-25 by KulturSharea
Maite Larbururen bakarkako lehen diskoa dugu 'Hezurren azpian'. Lana [...]
‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar [...]

Page 47 of 55

Zabaldu: