Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

Musikaren presentzia nagusi da eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Baina rock-and-rollaz gain, 80ko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak… presente daude liburuan.

Goio Ramosek bere bi pasioak uztartu ditu kaleratu berri duen London Calling eleberrian: literatura eta musika. Idazle bizkaitarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz nobela-proiektu honekin.

Mikel eta Josu dira eleberri honetako protagonistak, betidaniko adiskide minak dira eta institutua amaitzen ari direla, musika-talde bat sortzea bururatzen zaie: Hilotzak. Istorioa Bilbo hegoaldeko herri industrial batean gertatzen da, 1984tik 1987ra bitartean, rock radikalaren olatua hasten ari den garaian, Hertzainak, La Polla eta Kortatu bezalako taldeak entzuten eta miresten dituzten kontzertuetan, alegia.

Liburuak kontzertu baten egitura duela azaldu du idazleak, intro, setlist eta outroarekin. “Introa gaur egun Londonen  eta emakume gazte baten ahotik kontatzen da, eta hortik salto egiten da 80ko hamarkadara eta garai hartako kontuetara”. Atalek ez dute izenburu edo zenbakirik, kantuak entzuteko QR kode bat baizik. Introa baino lehen hitzaurre bat dago, Hertzainak taldeko Garik idatzia.

Musikaren presentzia nagusi da Ramosen eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Baina rock-and-rollaz gain, garaiko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak… presente daude liburuan. Baita lehen amodioaren txinparta ere, uste baino gehiago kixkaliko duen sugarra.

You may also like

Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]

Page 53 of 57

Zabaldu: