Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du

Posted on 2022-05-26 by KulturSharea

Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide idazleak liburua ontzeko.

Lizar Begoñak (Sopela, 1996) bere bigarren poema liburua aurkeztu du gaur, Donostian, Gepardo japoniarrak izenburupean. Idazleak landare eta zoologikoa hartu ditu oinarri gisa liburua ontzeko. Leire Lopez Susa argitaletxeko editorearen arabera, “hitzen zoo libre bat dakar idazleak. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara”.

Bost ataletan banatu du liburua idazleak, amaiera eta hasiera atalek ireki eta ixten dute, elkarri ispilu egiten dioten poema banarekin. Liburuko poema gehienak, baina, 47tik 37, Intentsiorik gabeko kimuak atalean daude bilduta eta hiru ataletan dago banatuta atal hau: poema laburrak lehenengo bietan eta luzeagoak hirugarrenean. Horretaz gain, Cyperus Rotundus atalak poema luze batez dago osatua, sei zatitan banatua, eta Hirugarren paisaia atalak lau testu narratibo dakartza. Egileak azaldu duenez, “denek egiten diete erreferentzia landare edo botanika munduari”.

Edukiari dagokionez, liburuan konexioa eta deskonexioa daudela dio Lopezek, “antzinako panteoiak eta arte garaikidearen azken fenomenoak, espazio pribatuaren eta publikoaren izaera, lorategiak eta belar txarrak, ama izateko bestelako moduak, lana eta sormen prozesuak… Idaztea-bizitzea binomioak presentzia handia du liburuan. Idazketari eta sormen lanari buruzko poemez gain, poemen formaren bitartez nabari da badela hausnartutako zerbait. Izan ere, formak badu garrantzia liburu honetan, poema nahikotxotan jotzen da bihurritzera, edo, behintzat, ageriko egitera”. Batzuetan poemek misteriozko pilulak diruditela ere aipatu du editoreak, “irakurlea ezagun egiten ez zaizkion lurretara eramaten ditu”.

Begoñak liburua Gilles Clement paisajistaren aipuarekin abiatzen dela ere kontatu du, “lorategi basati baten alde egiten du bere teoriak, hau da, belar txarrak errespetatuz. Interesgarria iruditu zait liburuaren hasieran sartzea osotasuna eman diezaiokelako liburuaren intentsio guztiari, batez ere egitura eta trataerari”.

You may also like

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ osorik ikusgai
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz [...]
Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]
Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. [...]
Folka oinarritzat hartuta, ´Gaur´ diskoa kaleratu du Ertzak taldeak
Posted on 2018-11-27 by KulturSharea
Ertzak Hirukoaren lehenengo diskoa da gaur hedabideen aurrean aurkeztu [...]

Page 54 of 57

Zabaldu: