‘Martxa Baten Lehen Notak’ izango da Elkar+ekin dantzan! Ekimenaren doinua

Posted on 2022-03-16 by KulturSharea

Mikel Laboaren abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko desberdinetan dantzatzeko Elkarrekin Gara ekimenak Korrikak eta AEK-k aurkeztu duten melodia.

Elkar+ekin dantzan! ekimenak badu doinua. Martxa Baten Lehen Notak abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko desberdinetan dantzatzeko Elkarrekin Gara ekimenak Korrikak eta AEK-k aurkeztu duten melodia.

“Zein abesti aukeratuko dugu? galdetu genion geure buruari. Abesti honen aukeraketa ez da zoriz izan; izan ere, abestiak gordetzen duen mezua guztiz bat dator gure ekimenarekin”, azaldu zuten eragileek aurkezpenean. 1977 urtera salto egin behar dugu. Hasiera batean Martxa baterako oharrak izendatu zuen Mikel Laboak.  Gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldeko martxa da, herri eta gizaki bakoitzari dagokion bagiramena eta ezagutzatik abiatuz”. Laboak martxaren musika egiten zuen bitartean J.A. Artzeri eskatu zion testu bat idazteko, aurretik aipatutako ideia orokor horietan oinarrituz. “gure helburuekin bete-betean jotzen duen abestia aurkitu genuen. Nola ez da ba abesti hau izango? galdetu genion geure buruari”.

Kanta hau oinarri hartuta, Olatz Salvador eta Bihotx taldeari eskatu zieten dantza ahalbidetzen zuen bertsio bat. Urriaren 28an egon ziren denak batera, elkarrekin, Lezoti estudioan doinu hau ekoizten. Laboak 1980an grabatu zuen helburu batekin, “guk 2022an Olatz Salvador eta Bihotxekoek sortutako bertsioa dantzatuko dugu orain, helburu berdina aldarrikatzeko.

Elkarrekin sortutako bertsio hau elkarrekin dantzatuko dutela adierazi dute. Hiru dantza mota prestatu dituzte; Euskal dantza urratsekin, mutxiko erara dantzatuta eta dantza garaikidea. “Hiru koreografia hauek eredu gisa hartu behar dira, hau da, nahi duenak bideotutorialean dagoen dantza errepikatu dezake, pauso guztiak mantenduz eta berdin dantzatuz, baina gonbidapena luzatzen dugu bakoitzak dantza berera ekartzeko eta nahi adina eraldatzeko”.

Hala, eskerrak eman nahi izan diote Aritz Salamancari, “ildo artistikoa koordinatzen egoteagatik; ideiarekiko erakutsi duen prestasuna eta kemenagatik eta proiektua aurrera ateratzea ahalbidetzeagatik. Mila esker bihotzez, Olatz Salvador eta Bihotx taldea osatzen duzuen Ixi Jauregi, Gema Ines eta Lara Mitxelenari; Lezoti estudioan burubelarri ibili den Gorka Urrari; eta dantzaren atzean bai oholtza gainean ibili diren Aritz Salamanca eta Eneko Gil-i”.

You may also like

‘Hiru’, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
Posted on 2020-05-11 by KulturSharea
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreek sortutako ikus-entzunezko [...]
Herri Urratsen kanta eta bideoklipa aurkeztu dute udazkenerako
Posted on 2020-05-11 by KulturSharea
Seaskak aurreratu duenez, udazkenean benetako Herri Urrats festa [...]
Ipuin musikatua: ‘Izei txikia’
Posted on 2020-05-11 by KulturSharea
Soinuaren Bidaia taldeko arduradun Alberto Urretxok Izei txikia [...]
Izarok Victoria Eugeniako teilatutik eskainitako kontzertua
Posted on 2020-05-09 by KulturSharea
Irudi ederrak utzi zizkigun atzo Izarok Donostiako Victoria Eugenia [...]
Esne Beltza ‘Agurrik ez’ kantuaren bertsio berri batekin dator
Posted on 2020-05-07 by KulturSharea
Esne Beltza taldea Agurrik ez kantuaren bertsio berri batekin dator. [...]
Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du
Posted on 2020-05-07 by KulturSharea
Hitzak Jose Luiz Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez [...]
‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Petti musikariak
Posted on 2020-05-05 by KulturSharea
Sylvain Timsitek, Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta, [...]
Suaia eta Ama Rebel taldeak lyric bideo bat argitaratu du
Posted on 2020-05-05 by KulturSharea
Raggamuffin Kamarada diskoko Kriston Town kantaren erremixa da [...]
‘Bihotza gara’ Beietz! taldearen kantu eta bideoklip berria
Posted on 2020-05-05 by KulturSharea
Beietz! taldeak Bihotza gara kantuaren bideoklipa aurkeztu du. Euskal [...]

Page 32 of 57

Zabaldu: