McOnak bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin

Posted on 2021-02-22 by KulturSharea

Hamargarren urteurrenaren harira argitaratuko duten Bitakora diskoaren aurrerapen kanta da Balearen Bertsoak.

McOnak taldea bueltan da kanta berri batekin. Lekeitiarrek hamar urte beteko dituzte aurten, eta, laster, urteurrena ospatzeko disko berria kaleratuko dute Bitakora izenpean. Balearen bertsoak aurrerapen kanta da eta The Capaces taldeko Martillo abeslari katalanarekin batera grabatu dute. Taldekideek azaldu dutenez, hamargarren urteurrena izanda zerbait berezia egin nahi izan dute eta Martillorekin kolaboratzeko aukera sortu zitzaien. “Kantu herrikoi horretatik izenburua hartu dugu, baina gizarteari kritika bat egin nahi izan diogu”, adierazi dute.  “Abestiak aldaketa baten beharraz hitz egiten du, bale batek nola ikusten duen mundua eta gizakiak munduarekiko nolako erantzukizuna daukan”.

Bitakora disko berriari dagokionez, taldearen ibilbidea islatu nahi izan dute lekeitiarrek, baina nostalgian erori gabe, kantuetan gaurkotasuna duten gaiak jorratuz eta aurrera begiratuz. Lana 2020. urteko uztailean grabatu zuten Usurbilen Haritz Harreguy Studio-an.

McOnak taldea Joseba Iturraspe (ahotsa eta gitarra akustikoa), Kemen Atxurra (gitarra elektrikoa, ahotsak), Pello (Saxofoia), Ander Merino (bateria) eta Kimetz Madariaga (baxua, ahotsak) musikariek sortu zuten 2011n, Lekeition. Bitakora taldearen bosgarren lana da. Aurretik, McEta (2012, autoekoizpena), Piraten matxinada (2013, Mauka), Galarrena (2015, Mauka) eta Gure Naufragioak (2018, Mauka) diskoak argitaratu dituzte.

You may also like

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]
Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]

Page 20 of 61

Zabaldu: