Merina Gris taldeak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2021-01-29 by KulturSharea

Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro abeslaria ere izan du alboan hirukoak.

Airaka diskoetxeak azaldu duenez, Donostiako Merina Gris taldeak Besteek zer aurkezpen kantuarekin zabaldu zuen “aurkezpen gutuna” iaz, eta “urakan bat bezala sartu zen eszenan, denen begiradak erakarri zituen hirukote misteriotsu honek”. Orain Saiatzen naiz lanarekin dator “olatu artistiko, musikal eta kultural berriaren lehen lerroan duten lekua berrestera”, adierazi dute.

Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro abeslaria ere izan dute alboan. “Abesti honek taldearen alderdi berri bat erakusten digu. Besteek Zer kolpe indartsu, bizi eta atrebentziaz betea bazen, kanta berriak hirukoaren aurpegirik sentikorrena erakusten digu”, nabarmendu dute Airakako kideek.

Merina Gris (Sara, Julen eta Paskal musikariek osatutako taldea) “leku bat topatu ez eta erantzun gisa norberaren lekua sortzea da. Zuri edo beltz izan beharrean, tarteko zerbait izatea da. Hemen eta orain zarenaren erretratu bat da, uneko argazki bat”.

Taldea iaz jaio zen eta ‘pop zakarra’ izena eman zioten sortzen duten musika estiloari. Aurreneko diskoa pasa den urriaren 16an kaleratu zuten, taldearen esentzia ederki islatuz: “estereotipo izpirik ez; amu melodikoak; soinu organikoz lagundutako elektronika nagusi duten erritmoak, eta oroz gain, jarrera”.

Abestien gaiei dagokienez, taldeak norbera izateko gaurko gizartean bizi dugun barne borrokari buruzko gogoeta egiten du. Iruzur hutsa den norbaitez mintzo dira, “onartua ez izateko beldurragatik bere benetako izaera ezkutatzen duen norbaitez. Gizartean onartua izateagatik bera izateari uzten dion norbaitez”.

You may also like

‘Irungo emakumeak plazara!’ (Trailerra)
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Azken bi mendeetan Irungo herrian esanguratsuak izan diren zenbait [...]
‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar [...]
Iñaki Larraiozek ‘Larra Bideak’ disko berriaren ‘Zerua’ aurrerapen kantua
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Iñaki Larraioz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektua da Larra [...]
Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala
Posted on 2019-02-21 by KulturSharea
Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko [...]
Adrenalized taldearen ‘Gezurra ari du’ kantuaren bideoklipa
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Adrenalized taldearen Operation Exodus laneko kantua dugu Gezurra ari [...]

Page 48 of 55

Zabaldu: