Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2021-11-02 by KulturSharea

Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan.

Olatz Salvador musikariak Aho Uhal (Airaka) diskoko Ahots Hari izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Hitzak Alaia Martin bertsolariak idatzi zituen, 2020ko martxoan, konfinamendua oraindik zer izango ote zen jakin gabe. Salvadorrek kanta sortu, Pablo Novoa ekoizleak aberastu eta Rozalen abeslariak goraino eraman du kantu hau.

Ahots Hari hauskortasunari oihu bat da, iluntasunetik argira, esnatzera, mugitzera, sortzera garamatzan grina berreskuratzeko trantzea. Txikitasunetik hasi eta hazten doan hura, barneraino abiatzeko bidaia hori”, azaldu du Salvadorrek.

Bideoklipari dagokionez, Singrima Films Madrilgo ikus-entzunezko ekoiztetxeak sortu du eta bi musikarien irudiak basoko istorio batekin uztartzen ditu, bilaketa, zalantza, beldur eta barne indar horren isla direnak.

Salvadorrek urte hasieran kaleratu zuen Aho uhal izeneko lana Musikari donostiarrak azaldu zuenez, diskoaren sortze prozesua luzea izan zen, “diskoa bera ere luzea da eta badakit garai hauetan disko luzeak egitea ez dela egokia”, baina Salvadorrek nabarmendu zuenez, diskoaren barruan abesti bakoitzak zentzu bat dauka, “askotan abesti gehiegi izatean aukeraketa bat egitea izaten da ohikoena, baina kasu honetan bakoitzak bere espazioa betetzen zuela iruditu zait”.

Ez da erreza disko bati izena jartzea, Salvadorrek hiztegian topatu zuen gaztelaniazko rienda hitzaren baliokidea euskaraz: Aho uhal. “Paradoxikoa iruditu zitzaidan nola gaztelaniaz kontrola hartu edo zerbait gidatzeko konnotazioa daukan hitzak, euskarara itzulita, kontrolatua izatearen konnotazioa hartzen duen, gustatu zitzaidan eta abiapuntu interesgarri bat iruditu zitzaidan abestietan zehar horrekin jolasteko”.

Salvadorrek berak konposatu ditu lanak biltzen dituen abesti guztiak diskoari amaiera ematen diona izan ezik: Ivan Ferreiroren Promesas que no valen nada, Salvadorrek nerabezaroan askotan entzuten zuen kanta da eta musikari galiziarrarekin batera moldatzeko aukera izan du oraingoan.

You may also like

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ osorik ikusgai
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz [...]
Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]
Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. [...]
Folka oinarritzat hartuta, ´Gaur´ diskoa kaleratu du Ertzak taldeak
Posted on 2018-11-27 by KulturSharea
Ertzak Hirukoaren lehenengo diskoa da gaur hedabideen aurrean aurkeztu [...]

Page 54 of 57

Zabaldu: