Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute

Posted on 2024-03-21 by KulturSharea

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek.

Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak ere 50. urteurrena ospatuko du aurten eta Euskal Eskola Publikoaren jaia ere bertan izango da ekainaren 2an.

Aitziber Arrugaeta Urdanetako guraso eta irakasleak adierazi duenez, “ipuina gure eskolaren isla da, anitza, irekia, euskalduntzen duena, guztiek lekua dutena, publikoa. Baina Euskal herriko beste eskola publiko askoren isla ere bada”.

Arrugaetak dionez, horixe da eskolan duten errealitatea. “herri anitza dugu, jatorri ezberdinetako familiak, hizkuntza ezberdinak, egoera sozioekonomiko ezberdinak, hezkuntza behar ezberdinak, euskalduntzeko premia…”.

Idazleak azaldu duenez, apirilaren 2an Haur Literaturaren eguna ospatuko da eta aitzakia horrekin eskolaz eskola dabiltza. “Batez ere haurren ongietorria izugarria izaten da eta adin honekin eta espiritu honekin lan egitea ederra egin zitzaidan hasieratik”. Ipuinean hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu du Zubizarretak, “eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen badira, hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek”, adierazi du.

Halaxe dio liburuaren sinopsiak: “Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora… Gaur goizean Nigeriara joatekoak ziren, baina hain zuzen ere Harmonyk izan behar zuen gelazkinaren pilotua, eta Harmony, ai, Harmony ez da inon ageri…”.

Mitxelenarena izan da liburuaren sortze prozesu honen azken lana, eta nahiz eta zaila ez dela izan aitortu, bere jardunak izan duen berezitasun bat nabarmendu du, “ume hauek ez dakigu nondik datozen, agian familiek arrasto batzuk dituzte eta hori dena erakutsi behar izan dut, baina ez gehiegi eta ez gutxiegi, tamainan, horixe izan da nire lana”.

You may also like

Agustin Arrietak lau gazteren arteko elkarrizketa dakar ‘Gaueko eztabaidak’ liburuan
Posted on 2022-03-30 by KulturSharea
Hiru gautan banatu du egileak elkarrizketa hau: Lehenak zientziaz, [...]
‘Ilargiaren etorbidea’ kanta aurkeztu du Lorelei taldeak
Posted on 2022-03-23 by KulturSharea
Aurten 25 urte beteko ditu Lorelei taldearen Bada hiri gorri bat lehen [...]
Haurtzaroko sexu abusuei buruz Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian
Posted on 2022-03-17 by KulturSharea
Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei [...]
‘Martxa Baten Lehen Notak’ izango da Elkar+ekin dantzan! Ekimenaren doinua
Posted on 2022-03-16 by KulturSharea
Mikel Laboaren abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko [...]
‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte
Posted on 2022-03-15 by KulturSharea
Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, [...]
Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2022-03-04 by KulturSharea
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. [...]

Page 15 of 57

Zabaldu: