‘Raggamuffin Kamarada’, Suaia eta Ama Rebel taldearen aurkezpen kantua

Posted on 2018-11-22 by KulturSharea

(Argazkia: Taupaka elkartea)

Suaia eta Ama Rebel taldeak hilaren 27an kaleratuko du bere lehenengo lana, baina gaur, diskoari izena ematen dion kantua eta bideoklipa aurkeztu du: Raggamuffin Kamarada.

Suaia eta Ama Rebel, 2016.urtean Bizkaiko oihanean sortzen den reggae taldea da eta bertan hainbat proiektutan parte hartu duten sortzaileak daude: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boopers,…

Taldea ez da soilik reggae estilora mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehall, roots, rub-a-dub dira horietako batzuk. Estilo horien bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen alde eskeini nahi dituzte mezuak, reggae-ren sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz.

Pasa den urtean, hilaren 27an argitaratuko duten diskoan lanean murgilduta ibili da taldea eta grabaketa A-Lone Ark estudioan Roberto Sanchezen gidaritzapean egin dute. Sustraidun reggae disko berri hau sei abesti eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Gaur, lanari izena ematen dion abestia eta bideoklipa aurkeztu dute. Abesti eta bideoklip honetan, Raggamuffin Kamarada dugu protagonista moduan, Ama Rebel mugimenduaren liderra dena, uztailaren 26ko eta askatasun nazionalaren aldeko gerrilla latinoamerikarren eragina duena. Kantuan zehar, lurra eta askatasunaren defentsa egiten du taldeak: “hauxe da zure iraultza, ametsak gurekin dantzan, argi dugu norantza, dena aldatuko duen ekaitza”.

Bideoklipa, lyric bideo moduan aurkeztu du taldeak, eta reggae-ren munduan ezagutu diren sortzaile eta ikurrak nabarmentzen dira. Bideoa Etchetcoy Anaiakek sortu du.

You may also like

Ensemble 0 taldeak ‘Pozgarria da’ kanta eta bideoklipa aukeztu ditu
Posted on 2021-11-09 by KulturSharea
Ensemble 0 taldearekin musika garaikideak beste zentzu bat hartzen du. [...]
Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-02 by KulturSharea
Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador [...]
Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak
Posted on 2021-10-21 by KulturSharea
Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du [...]
Zea Mays taldeak ‘Kemena’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-09-24 by KulturSharea
Izen bereko EP-a kaleratu du talde bilborratak, 'Inondik Inora' [...]
Nøgen taldeak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 1ean, Bilbon
Posted on 2021-09-23 by KulturSharea
Urriaren 1ean Nøgen taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du Bilbao [...]

Page 22 of 60

Zabaldu: