‘Roman eta Julieta’ antzezlanaren estreinaldia izango da bihar Azpeitian

 

Borobil antzerki taldearen azken lana bihar, gaueko 21:30ean, estreinatuko da Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketetan.

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko gizon bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandakatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko parrokoaren aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

  • Egilea: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tania de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu, Alazne Etxebarria
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Jantzi diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua: Pedro Yagüe
  • Musika: Ekhi Vegas

You may also like

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-25 by KulturSharea
Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez [...]
Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere [...]
Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, [...]
Jon Maiak garenari buruz hausnartzen du ‘Kantu hau kantatu’ abesti berrian
Posted on 2022-12-20 by KulturSharea
Kantu honek garenari buruz hausnartzen du, Jon Maiaren begirada [...]

Page 10 of 57

Zabaldu: