‘Sua’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du Laize rap abeslariak

Posted on 2019-07-04 by KulturSharea

Laizek aurten aurkeztu duen bigarren abestia da Sua. Jai eremuetan gertatzen diren eraso sexisten aurkako mezuak zabalduz eta autodefentsa feminista defendatuz, emakumeen askatasunaren alde abesten du Barakaldoko rap abeslariak kantu honetan. “Gure gorputzen jabe gara, aske gara nahi dugun moduan mugitzeko”, azpimarratu du Laizek. Bideoklipa dantza askatasunaren adierazpena da, abeslaria beti egon da dantzari lotuta eta musika eta dantzaren arteko nahasketa berezia da berarentzat, horrela erakutsi nahi izan du bideoklipean ere.

Abestia Hala Dzipo Barakaldoko musika eskolan grabatu eta nahastu ditu Gorka Gomezek, irudiak ere berak hartu ditu eta Laize edizioaz arduratu da.

You may also like

Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]
Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du
Posted on 2022-11-25 by KulturSharea
Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda [...]

Page 11 of 57

Zabaldu: