Uztailaren 2an eta 3an izango da bosgarren ikastaroa, Oiartzungo Udalbatza aretoan. Interesa dutenek bihartik, hilak 28, maiatzaren 28ra arteko epea izango dute izena emateko epea zabalik.
Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak bosgarren ikastaroa antolatu du uztailaren 2 eta 3rako, Euskarazko musikagintzaren genealogia izenburupean, Oiartzungo Udalbatza aretoan. Ahotsenea, Kantagiltza elkartea, Soinuenea elkartea eta Oiartzungo udala dira ekimenaren antolatzaileak eta nabarmendu dutenez, “Kanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko”.
Hala, bi saio hauetan, Iratxe Retolazak, Iraia Cambrak, Leire Casamajouk, Maixa Lizarribarrek, Franck Dolosorrek, Udane Barinagarementeriak eta Jone Expositok hartuko dute parte antolatu dituzten hitzaldi eta mahai-inguruetan. Gainera, Maider Bedaxagar, Maialen Alfaro eta Naia Roblesen eskutik, Estitxu, Lurdes Iriondo eta Maite Idirin kantariak izango dituzte gogoan bigarren egunean.
Aurtengo ikastaroan interesa dutenek bihartik, apirilak 28, maiatzaren 28ra arteko epea izango dute izena emateko (hemen) epea zabalik. Bi saioetarako (soldatadunek 40 euro / soldata-gabeek 20 euro) edo saio bakarrerako txartelak eskuratu ahal izango dira (25 / 15euro).