(argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Kodizia Late Night’, osasun publikoa eta diru-gosea umorez jorratzen dituen ikuskizuna

Barsanti antzerki konpainiak Kodizia Late Night ikuskizuna estreinatu zuen larunbatean Zarauzko Kalerki jaialdian. Estreinaldiaren harira, Kultur Shareak Aritza Rodriguez konpainiako kidearekin hitz egiteko aukera izan zuen emanaldia hasi aurretik, eta lan berriaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan genuen.

Kodizia Late Night denboran bidaiatzeko gaitasuna duen late night saio baten formatuan eraikitako tragikomedia da. Historiako hainbat pertsonaiaren istorioak abiapuntu hartuta, osasun publikoa, diru-gosea eta osasuna negozio bihurtzearen zilegitasuna jartzen ditu eztabaidaren erdigunean. Greziar tragedia moderno baten tankeran garatzen den kontakizunean, errugabe batek ordainduko ditu ondorioak.

Zabaldu:

Utzi erantzuna