Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa

Posted on 2019-05-14 by KulturSharea

2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia Errenterian

-Hitzak: Oneka Olive

-Musika: Yon Figueroa.

-Abeslariak: Estitxu Pinatxo eta Yon Figueroa.

-Bideokliparen zuzendaritza: Ayar Salazar, Gotzon Santaolaya.

 

Euskal Eskola Publikoak

Errenterian bota du aingura,

denontzat zabalik dago

Euskal Herritik mundura.

Hezkuntza aukera paregabea

etorkizunez dago betea,

zu eta ni engranajea

jar dezagun martxan katea!

Makina bat taupadek

ematen diote bizia,

Euskal Eskola Publikoa

gure geroaren hazia.

Gure herriko kaleetako

argazki baten tankeran,

jatorri eta izaera ugaritako

lagunak gaude ikasgelan.

Euskalduna eta anitza

horrelakoa bait da bizitza,

hezkuntza gizartearen giltza

entzun dezatela gure hitza!

Makina bat taupadek

ematen diote bizia,

Euskal Eskola Publikoa

gure geroaren hazia.

Elkarlanean bagoaz aurrera

denek izan dezagun aukera bera.

Zu ere gurekin batzen al zera?

bultza dezagun denok batera!

Ekainaren bian dugu zita

prestatu eta zatoz , “ti-ta”!

“Errenterian bizi gara eta

egin zaiguzu bisita!”

You may also like

Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]
‘Zergaitik da zuzeneko kultura ordezkaezina?’ mahaingurua
Posted on 2020-12-06 by KulturSharea
Pandemia garaiko arriskuak eta erronkak Parte hartzaileak: Miriam [...]
‘Zurekin’ kantua: Itxaso Sanchez, Uxue Sanchez eta Imanol Iribarren
Posted on 2020-11-13 by KulturSharea
Itxaso eta Uxue Sanchez ahizpek eta Imanol Iribarrenek maiatzean [...]

Page 30 of 60

Zabaldu: