Aguxtin Alkhatek ‘Hutsaren hatsa’ disko berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du

Posted on 2020-05-22 by KulturSharea

Aguxtin Alkhat musikariak Hutsaren hatsa izeneko diskoa kaleratuko du datorren astean. Aurretik, baina,  Erre hitza aurrerapen kantuaren bideoklipa aurkeztu du. Kantariaren lan berri hau minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat. Orbanik gabe, bizitakoaren oroitzapenetatik ikasiz eta aurrera begira sortu du Armendaritzeko musikariak bere bakarkako hirugarren diskoa eta ber gauza egitea proposatzen dio bere inguru hurbilari, bere komunitateari, bere herriari, munduari. “Ilunaren beltzenetik ikus daitekeen argiari heltzeko tenorea da”.

Alkhatek Julien Labat (gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Pierre Sangla (bateria) musikariekin batera grabatu ditu diskoa osatzen duten zortzi kantuak. Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet berriz, ahots eta ahosoinuan izan ditu lagun. Diskoa argitaratzeko Hutsaren hatsa zigilua sortu du musikariak.

 

You may also like

1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritikak liburu batean bildurik
Posted on 2025-09-25 by KulturSharea
Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, [...]
Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ‘Kateriñe’ izeneko komikia plazaratu dute
Posted on 2025-09-18 by KulturSharea
Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ondu dute lana [...]
Edorta Jimenezek ‘Aizkorak eta gutunak’ nobela historikoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen eskutik
Posted on 2025-09-04 by KulturSharea
Mundakako idazleak Aizkorak eta gutunak izeneko nobela historikoa [...]

Page 2 of 61

Zabaldu: