Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea

Posted on 2022-11-27 by KulturSharea

Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko auzoan da eleberriaren gai nagusia.

Lyrica garaia (Erein) du izena Basauriko idazleak gaur Donostian aurkeztu duen Toure detektibearen azken liburuak. Sagaren bederatzigarren alea da honakoa. Musikarekin baina, zerikusi gutxi du istorio berriak. Izan ere, egilea azkenaldian zabaldu den droga berriaz ari da lyrika aipatzean. Idazleak adierazi duenez, hitz joko bat egin nahi izan du. Aurten San Frantziskon deskubritu duen droga berria da lyrika, eta azaldu duenez, farmazietan saltzen duten lasaigarri bat da, yonkiak lasaitzeko banatzen den pilula. Lirika garaia musikaz gozatzeko garaia bada, protagonistena ez da hain ona, errealitatetik ihes egiteko garaia baizik.

Eleberria Madrilen abiatzen bada ere, Bilboko Afrika txikian izango da Toure oraingo honetan, nahiz eta Bordelen ere kontuak gertatuko diren. Abentura berri honetan, auzoa aldatu dela ikusiko du protagonistak, kamera eta polizia gehiago ari dira bertako kaleetatik. Sa Kene amoranteagatik kezkatuta ere badago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Detektibea bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion argitzen saiatuko da, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.

Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla…, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.

Idazlea Askabide elkarteak gauez prostitutak laguntzeko egiten dituen paseoetan izan da eta lege berriaren harira dituzten kezkak ezagutu ahal izan ditu.

Baztertuen munduan girotutako liburuan, Arretxek auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak tartekatu ditu, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.

You may also like

Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2022-03-04 by KulturSharea
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. [...]
Izarok ‘Libre’ abestiaren bertsioa berria kaleratu du Cris Lizarragarekin
Posted on 2022-03-03 by KulturSharea
Limones de Oro izeneko diskoa kaleratuko du laster Izarok. Lan [...]
Iñaki Irasizabalek ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ liburua kaleratu du
Posted on 2022-02-23 by KulturSharea
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat [...]
Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]

Page 18 of 59

Zabaldu: