‘Black Is Beltza II. Ainhoa’ filmaren soinu banda aurkeztu dute

Posted on 2022-09-15 by KulturSharea

Soinu banda bihar, irailak 16, kaleratuko dute.

Fermin Muguruzak zuzendutako Black Is Beltza II. Ainhoa bigarren animazioko filmaren soinu banda aurkeztu dute gaur Donostian. Mursegok eta bere arte magikoak sortu dute filmaren jatorrizko musika. Ondorengo talde hauen kantuak ere entzun daitezke soinu bandan:  Kortatu, Imanol, Benny More, Broken Brothers Brass Band · Rip · Cicatriz ·  Redskins ·  Mikel Laboa ·  Barricada, Amal Murkus, Tania Saleh, Wajiha Rastagar, Khan Qarabaghi, Bakht zamina, Welatê me, The Pogues, Brenda Navarrete, Massilia Sound System, Soapkills, Joseba Tapia eta Mursego bera.

“Aurreko filmean bezalaxe, oso pelikula musikala” dela dio Muguruzak. “Musikak bere rola du, beste pertsonaia bat da. Tokian tokiko musika entzuten da, eta protagonistek egiten duten bidaiaren mapa osatzen du”.

Sinopsiaren arabera, “Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira”.

Gaurko aurkezpenean parte hartu dute Maite Arroitajauregi Mursegok, Fermin Muguruzak, Andres Camio Jitu (Elkar) eta Liher taldeko Lide Hernando eta Iñigo Etxarri. Agerraldia iraun duen bitartean, Felix Mr Ze diskoaren diseinatzaileak panel bat margotu du zuzenean.

Soinu banda bihar, irailak 16, kaleratuko dute.

You may also like

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ osorik ikusgai
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz [...]
Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]
Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. [...]
Folka oinarritzat hartuta, ´Gaur´ diskoa kaleratu du Ertzak taldeak
Posted on 2018-11-27 by KulturSharea
Ertzak Hirukoaren lehenengo diskoa da gaur hedabideen aurrean aurkeztu [...]

Page 54 of 57

Zabaldu: