Lurralde berriak izeneko diskoa kaleratuko du Iker Martinezek (Oñati, 1977) irailaren 26an eta bildumako aurrerapen kantua aurkeztu du: Eguzki bat tatuatu. Bideoklipa osatzeko musikariaren haurtzaroko familia-irudiak erabili dituzte.
Martinez 90eko hamarkadan Latzen taldeko gitarra jotzailea izan zen eta gerora, Potemkin, Amonal eta Lebao taldeetan ere ibili da. 2017an Itzalen mundua izeneko bere lehen bakarkako diskoa plazaratu zuen. Honetan abesteaz gain, gitarra, armonika eta pedal steel gitarra jotzen ditu diskoak biltzen dituen sei kantuetan.
You may also like


Posted on 2024-11-28 by KulturSharea
Bost urte igaro dira Berrizko bertsolari eta idazleak Basa, [...]


Posted on 2024-11-21 by KulturSharea
Arrisku Handiko Trena Eskapu bildumaren hirugarren liburua da. [...]


Posted on 2024-11-07 by KulturSharea
Aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarraren estreinako lana da Elkar [...]