Ezagutu Elbira Zipitria andereñoaren ibilbidea, gaur, bere urteurrenean

Posted on 2019-05-28 by KulturSharea

Bideoa eta informazioa: ahotsak.eus

Gaurko egunez jaio zen Elbira Zipitria euskaltzalea, duela 113 urte. 1906an, Zumaian. Donostian hil zen, bertan ibili baitzen andereño lanetan. Gerraurrean hasi zen euskaraz irakasten, Muñoaren ikastetxean, eta gerraostean ikastola klandestinoa ipini zuen etxean, Fermin Calbeton kalean. Oso andereño ezaguna izan zen, aitzindaria. Metodologia xume baina berritzailea zerabilen Zipitriak, eta andereño mordoa prestatu zituen: ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak oinarri hartuta, elkartean hainbat lanketa ari dira egiten Zipitriaren jarduna ezagutarazteko.

You may also like

Zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu Mikel Pagadizabalek ‘Bisita’ liburuan
Posted on 2024-11-07 by KulturSharea
Aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarraren estreinako lana da Elkar [...]

Page 3 of 59

Zabaldu: