Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

Posted on 2023-10-25 by KulturSharea

Kapitalismoan etxebizitza ulertzeko eta jabetza pribatuan oinarritutako mundu baten kontra pentsatzeko eta ekiteko liburua da Etxebizitzaren auzia. Idazleak duela 150 urte idatzi zuen, baina garai hartako arazoez gain, gaur egungo arazoak ere identifika daitezke liburuan.

Volkstaat aldizkari politikoan Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak etxebizitzaren auziari buruzko artikuluei erantzuteko asmoz, 1872an Friedrich Engels filosofo, historialari eta kazetariak, tonu ironikoan, artikuluak idazten hasi zen aldizkari horretan bertan. Urtebete beranduago artikulu horiek liburu batean bildu zituen eta, orain, Ane Garcia Itzultzaileak testu horiek euskarara ekarri ditu Katakrak argitaletxearen eskutik.

Amaia Prietok idatzi du liburuaren hitzaurrea eta bertan azaldu duenez, Engelsen aburuz etxebizitzaren arazoa ez zen konponduko kooperatibistek, higienistek edota burgesiak haien txostenetan proposatzen zituzten neurriekin, arazoa ekoizpen-modu kapitalistan errotuta zegoen. Neurriek ez zuten jabetza pribatu kapitalista zalantzan jartzen eta horixe zen, hain zuzen ere, arazoaren funtsa. Alegia, langileek haien lanarekin ekoizten zuten aberastasun soziala kapitalisten eskuetan geratzen zen. Horregatik, ekoizpen-modua deuseztatu arte etxebizitzaren auzia, elikagaien auzia bezala, ez zen ebatziko”.

Liburuan azaltzen den bezala, bertan lantzen diren erreferentzia historikoak eta pertsonalak arrotzak egingo zaizkio irakurleari gaur egun, “XIX. mendeko azken hereneko politikan Engelsen pisuzko kontrarioen izenak dira. Edonola, Etxebizitzaren auzia kapitalismoan etxebizitza ulertzeko eta jabetza pribatuan oinarritutako mundu baten kontra pentsatzeko eta ekiteko liburu bat da”.

Engelsek duela 150 urte idatzi zuen liburua, baina garai hartako arazoez gain, gaur egungo arazoak ere identifika daitezke bertan, halaxe nabarmendu du Garciak.

You may also like

Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]

Page 53 of 57

Zabaldu: