Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2023-03-01 by KulturSharea

Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient doinuak entzun daitezke, besteak beste. Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan.

Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi, Edurtzeta Ania, Markos Murillo, David Vallejo eta Peio Agirre musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko taldea. Boskote berri honen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez da ari haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituztela nabarmendu dute, izan ere, eskarmentu handiko musikariez osatuta dago talde berria, 1990eko hamarkadako Ene Bada taldean aritutakoak gehien bat, eta askatasunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient dira entzun daitezkeen doinuetako batzuk.

Tortolaraino aurkezpen kantuari dagokionez, Onintza Enbeitak idatzi du letra eta mezua argigarria dela dio taldeak “tortolaraino gaude”.

Haize-arrosa dantzarako eta hausnarketarako gogoarekin dator. Tortolaraino abestiak bete-betean elektro-pop-trikira garamatzala diote, “udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia”.

Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan.

You may also like

‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da
Posted on 2025-11-21 by KulturSharea
Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion [...]
Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek
Posted on 2025-11-20 by KulturSharea
Olatz Mitxelena idazleak eta Irati Eguren ilustratzaileak ‘Su txikian’ [...]
Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du Begoña Durrutyrekin batera
Posted on 2025-11-19 by KulturSharea
Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan [...]
1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritikak liburu batean bildurik
Posted on 2025-09-25 by KulturSharea
Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, [...]
12361

Page 1 of 61

Zabaldu: