Ingalaterrako lehen saioen ondoren, Zea Maysek Bilbon jarraitu du disko berria prestatzen

Posted on 2026-05-13 by KulturSharea

Taldeak Bilboko ETEN Espazio Sonoron egin ditu bere hurrengo lanari lotutako grabazio saio berriak, hainbat musikariren eta ekoizleren parte hartzearekin. Belaunaldien arteko elkarlana eta bilaketa sonoro berriak izan dira sormen prozesuaren ardatzetako batzuk.

Hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin ondoren ere, etengabeko mugimenduan jarraitzen duen taldeetako bat da Zea Mays. Horren erakusgarri dira azken asteotan bizitzen ari diren sormen prozesuak: Ingalaterran egindako lehen grabazio saioaren ostean, joan den asteburuan Bilbon elkartu zen berriro taldea, bere hurrengo lanari forma ematen jarraitzeko. Oraingo honetan, belaunaldien arteko topaketek, elkarlan irekiek eta musika ulertzeko zein eraikitzeko modu berriek hartu zuten protagonismo osoa.

Grabazio saioak Bilboko ETEN Espazio Sonoron egin zituzten, Urtzi Iza teknikariaren gidaritzapean. Ekoizpen lanetan, berriz, Eneko Ajangiz aritu zen, EZEZEZ taldeko gitarjolea. Horrez gain, Alvaro Olaetxea musikariak bateriaren soinuen bilaketa eta eraikuntzan aholkularitza lana egin zuen, taldearen sormen eta bilaketa sonoroari ikuspegi berriak gehituz.

Bilbon egindako saioek ibilbide eta sentsibilitate ezberdinen arteko elkarlana islatu zuten. Alde batetik, Zea Maysek hiru hamarkadatan zehar eraikitako nortasuna eta esperientzia; bestetik, gaur egungo musika sortzeko eta ekoizteko moduetan lanean ari diren musikarien ekarpenak. Taldeak azken urteetan erakutsi duen bezala, sormen prozesu irekian jarraitzen du, elkarlan berriak eta soinu berriak bilatzeko asmoz.

Sortze topaketa berri honekin, lauko bilbotarrak bere hurrengo lanaren bilaketa sonoro eta emozionalean sakontzen jarraitzen du. Taldeak prozesu artistikoan murgilduta jarraitzen du, etengabeko mugimenduan eta orainaldiarekin lotura mantentzeko borondatearekin.

You may also like

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ osorik ikusgai
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz [...]
Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]

Page 59 of 62

Zabaldu: