Izaskun Etxeberria Zufiarre idazleak ‘Esaten ez den guztia’ ipuin bilduma kaleratu du

Posted on 2022-05-19 by KulturSharea

Lan berrian filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira.

Esaten ez den guztia da Izaskun Etxeberria Zufiarre idazlearen (Altsasu, 1964) aurreneko liburua, gaur goizean aurkeztu du Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Lan berri honek aspaldi egilearen buruan dantzan zeuden gaiak jasotzen ditu hainbat narrazioren bidez.

Liburua hamar istorioz osatuta dago eta bi ataletan banatu ditu idazleak: Ferrilak eta Eserlekuak. “Narrazio guztiak Altsuondon, bideek urraturiko herri, espazio edo inguru horretan daude kokaturik eta ehun urteko denbora tarteaz gertatzen dira”, azaldu du Etxeberriak. Lehen istorioa 1908an abiatzen da eta azkena 2010ean. Garai horietan guztietan, pertsonaiak joan-etorrian dabiltza arrazoi desberdinek bultzaturik edo beharturik. “Hasierako hamarkadetan trena da eraman eta ekarri egiten dituena, urteek aurrera egin ahala, baina, errepideak indarra hartuko du eta kamioien orroek ordezkatuko dute trenaren txistua”.

Idazleak kontatu duenez, pertsonaia guztiek esan ezinezkoak gordetzen dituzte, “desio, nahia edo ametsak, edo lotsak eta beldurrak isilarazitakoak”. Tere Irastortza idazlea izan du alboan Etxeberriak liburua ontzerako orduan, bere ustez, idazleak liburuan esaten duena da jende askok esan ezin izan duena. “Pertsonaia asko ageri dira eta pertsonaia horien joan-etorrian historiak eta espazioak bat egiten dute, XX. mende hasieratik gaur egunera arteko pertsonaiak daude, maila sozial askotarikoak,  gazteak, helduak, euskaldunak, atzerritarrak, erdaldunak… eta trenbidea da batzen eta sakabanatzen dituena”.

Irastorzak Altsuondoz ere mintzatu da, “metaforikoki deskribatzen den herri bat da, baina nahiz eta Sakanako herri bat irudika dezakegun, ez dut uste Etxeberriak herri baten sakontasuna aldarrikatzen duenik, baizik eta toki batetik pasatu eta joan-etorrian zenbat gauza geratzen diren eta zenbat gauza eraman eta ekartzen diren. Pertsona horiek, euren anonimotasunean, bizipenei ematen diete ahotsa. Ahotsa oso modu berezian, batzuetan, hitanoan, beste batzuetan hirugarren pertsonan edota erdara txertatuz”.

You may also like

Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]

Page 53 of 57

Zabaldu: