Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran

Posted on 2018-10-09 by KulturSharea

Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen azken liburua. Bertan kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, baina ez edonolako kantu mota aintzat hartuta.

Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik dira Larrabetzuko idazleak lan honetan aintzat hartu dituenak.

“Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?” Galdera guzti horiei erantzuteko asmoz harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburu hau. Iraganetik gaur egunera, iraganetik etorkizunera begiratuta, garapen bat iradokiz, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahaigaineratuz.

Esteka honetan irakurri daiteke liburu osoa, eta bertan aipatzen diren kantuekin osatutako soinu-banda hemen dago entzungai.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2024-03-08 by KulturSharea
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: "Ortzadarrari [...]

Page 3 of 57

Zabaldu: