Korrontzik ‘Lurra’ aurkeztu du, Aita Mari ontziaren aldeko ongintzazko lana

Posted on 2021-12-02 by KulturSharea

“Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiaraziko dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitia tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei”.

Korrontzi taldeak disko-liburua aurkeztu du Bilbon, Elkar argitaletxearen eskutik. Lan berezia da honakoa, izan ere, Aita Mari salbamendu ontziak egindako azken erreskatearen egunerokoa jasotzen da. “Erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana” dela dio taldeak, eta ezustekorik ezean, salmentan lortuko den dirua Aita Marin lanean ari den taldeak jasoko duela azpimarratu du.

Liburuari dagokionez, Aita Marik urrian egin zuen azken erreskatearen irudiak bildu dituzte bertan, Alfonso Novo argazkilariaren eskutik, eta baita egunez eguneko erreskate lanak eta egindako bidaia musikala jasotzen duen egunerokoa ere. Aritz Bergara izan da testu horien egilea. Diskoan, berriz, Korrontzik eta munduko beste hainbat musikarik sortutako sei abesti daude.

Mediterraneoan bizi den krisi humanitarioari erantzuna ematen ari den itsasontzia da Aita Mari. “2015ean, Greziako Kios irlara joan ginen erreskate talde gisa; han, hasiera batean, ontziei lehorrera segurtasunez iristen laguntzen eta larrialdietako talde gisa lan egin genuen. Gero, gure lana eboluzionatzen joan da, eta, orain, errefuxiatuak artatzen dituen mediku taldea gara, Vialeko errefuxiatuen kanpalekuko lehorreratzeetan, larrialdietan eta eguneroko osasun-laguntzan. Haien arretaz, gaixo kronikoen jarraipenaz, botiken horniduraz arduratzen gara, eta baita osasunaren eta lehen laguntzen sustapenaz ere”.

You may also like

Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen
Posted on 2020-12-05 by KulturSharea
Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda [...]
Modus Operandi taldearen ‘Dantza Gaitezen Hil Arte’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-12-02 by KulturSharea
Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko [...]
Ningra rap abeslariaren ‘Haziak’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-11-27 by KulturSharea
Ningra rap abeslariak Enbor taldearekin batera sortutako abestia da Haziak.
‘Zurekin’ kantua: Itxaso Sanchez, Uxue Sanchez eta Imanol Iribarren
Posted on 2020-11-13 by KulturSharea
Itxaso eta Uxue Sanchez ahizpek eta Imanol Iribarrenek maiatzean [...]
Xabi Solano, ‘Askatasunaren besoetan’ kantua
Posted on 2020-11-10 by KulturSharea
Xabi Solano trikitilariak plazaratutako Trikitixa Liburua III-k [...]

Page 30 of 60

Zabaldu: