Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ‘Kateriñe’ izeneko komikia plazaratu dute

Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ondu dute lana eta hausnarketa eta oihu kolektibo bat piztea du helburu.

Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak Kateriñe komikia aurkeztu dute Erein argitaletxearen eskutik. Egileek beren amamak 1936ko gerran bizi izandakoak jaso dituzte lan honetan.

Illarramendik azaldu duenez, “istorio hau ez da hasten orain, ezta komikiaren lehen binetarekin ere. 1936ko uztailaren 19an hasi zen, gure amama Kateriñeren barruan, eta su baxuan gordeta egon da urte askoan. Orain oihu moduan atera da, irrintzi bihurtuta, eta guk forma eman diogu. Ez da oihu pertsonal bat soilik: beste askoren ahotsa ere bada. Gerrako zauri kolektibo baten adierazpena da, eta gaur egun ere bizirik dirau”.

Katerine “emakume sentsitiboa, intuitiboa eta memoria historiko bizikoa” zela adierazi dute egileek, “24 urterekin, gerrak eztanda egin zuenean, Tolosa utzi behar izan zuen eta bonbetatik ihesi ibili zen Donostia, Bilbo eta azkenean Hendaia zeharkatu zituen ihesean. Bizirik atera zen biktima bat izan zen”.

Komikian bi testigantza agertzen dira: aitonarena eta amamarena, “bi ikuspegi, bi min mota. Eta bi minen arteko elkarrizketa. Helburua da hausnarketa eta oihu kolektibo bat piztea”.

Aitona Eusko Jaurlaritzako agintarien txoferra izan zen eta “autoan eserita, lehen eskutik jasotzen zuen informazioa, elkarrizketak entzunez”.

Amamak, berriz, beti idazten zuen, “eguneroko bat zeraman, baina beldurragatik suntsitu egin zuen. Geroago, 80 urte pasata, berriz hasi zen. Guri ere beti kontatzen zizkigun gerra garaiko istorioak”.

Illarramendi Kateriñeren biloba da, eta testuak egokitzeaz arduratu da. Baina berez, “Kateriñe Letamendi bera da obra honen benetako autorea, nire amama, iturri testuak amamak idatzi zituelako”.

Egileek argi utzi dute, “ez da propaganda, ez da historia-liburu bat: bizipen erreal bat da, irakurlearen barren- barrenera heltzeko egina. Gerra ez da bonbak bakarrik: etxea galtzea, senideak galtzea, ihes egitea, beldurra hezurretaraino sartzea. Amama negarrez ikustea da, eta orain bere malkoak hitz bihurtzea”.

You may also like

Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]
Nerea Arrien idazlearen ‘Atrapa Eguna’ liburuaren komiki bertsioa
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Antthony Saavedrak Nerea Arrien idazlearen Atrapa eguna liburuaren [...]
Micek ‘Ausardiarik ez’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuko lehen diskoa zabaltzen duen [...]
Herri Urrats 2019 jaialdiko bideoklipa
Posted on 2019-03-27 by KulturSharea
En Tol Sarmiento taldeak maiatzaren 12an Senperen izango den Herri [...]
‘Irungo emakumeak plazara!’ (Trailerra)
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Azken bi mendeetan Irungo herrian esanguratsuak izan diren zenbait [...]

Page 52 of 60

Zabaldu: