Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du

Posted on 2018-10-11 by KulturSharea

Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua (Elkar) ontzen. Idazleak aitortu duenez, bere buruaren itzulera bat agertzen saiatu da lan berri honekin.

Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema liburuak kaleratzen, batetik bestera sei bat urteko tartea utziz. Poeta heldu eta ofiziodunaren aztarnak ikus litezke lan berri honetan, baina baita egilearengan ohikoak diren ezaugarriak ere: freskotasuna eta harridura sortzeko gaitasuna, besteak beste.

Egunerokotasuna da idazlearen poesiaren lehengaietako bat, baina kostunbrismotik ihesi, irauli egiten du errealitate hori. Surrealismo neurtu bat da beste oinarri bat, irudimena dantzan jartzen duena. Eta horiekin batera erotismoa, erreferentzia kulturalak, umorea… bizitzaren alderdi askotarikoak, begirada jolasti, zintzo eta zorrotz baten iragazkitik igarota.

You may also like

Ningra rap abeslariaren ‘Haziak’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-11-27 by KulturSharea
Ningra rap abeslariak Enbor taldearekin batera sortutako abestia da Haziak.

Page 27 of 57

Zabaldu: