Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez sortu dute 20 minutuko dokumentala, nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburuarekin.

Bertsolaritza praktika unibertsala eta bakarra da. Unibertsala dela diogu, kantu inprobisatua kultura askotan gertatzen den fenomenoa delako. Baina, aldi berean, bakarra da, beste hainbat faktoreren artean, euskaraz egiten delako. Ideia horrekin, ekin zioten iaz, Etxepare Euskal Institutua eta Mintzola Ahozko Lantegia dokumentala sortzeari, Bertso Txapelketa Nagusia martxan zela.

Ikus-entzunezkoak bertsolaritzaren testuingurua, sormen-prozesua eta gaur egungo egoera kontatzen ditu. Alde batetik, Bertso Txapelketa Nagusia baliatuz, Euskal Herri mailan bertsolaritzak duen oihartzuna erakusten da eta, aldi berean, Europan eta munduan kokatuz, atzerriko ikertzaileek eta inprobisatzaileek bertsolaritzari buruz duten ikuspuntua ezagutarazten da. Horrez gain, bertsolaritzak garaikide izaten jarraitzeko eman dituen pausoak azaltzen dira: belaunaldiartekotasuna eta emakume bertsolarien ekarpena, besteak beste. Azkenik, bertsolaritzaren mugimenduaren errepaso azkar bat egiten da: herriz herriko bertso plazak, bertso eskolak, bertsolariak edota Bertsozale Elkartea. Hau guztiaz gain, bertsoaldi batzuk ere baliatu dira adibide moduan, bertsolaritzaren berri ez dutenek oinarrizko ezagutza bat izan dezaten.

Dokumentala Bertsozale Elkarteko ikus-entzunezko lantaldeak zuzendu eta ekoiztu du, Xabier Payak landutako gidoian oinarrituta. Nazioartean bertsolaritza zer den azaltzeko xedea duenez, ingelesez garatu da gehien bat (bertsoaldien irudiak izan ezik, hauek euskaraz baitira), eta euskaraz, gazteleraz eta frantsesez jarri zaizkio azpitituluak.

You may also like

McOnak Taldeak ‘Kontrolatzen’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-26 by KulturSharea
McOnak Taldeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko kaleratu duen [...]
Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-12 by KulturSharea
Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau [...]
Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-02 by KulturSharea
Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador [...]
Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak
Posted on 2021-10-21 by KulturSharea
Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du [...]
Zea Mays taldeak ‘Kemena’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-09-24 by KulturSharea
Izen bereko EP-a kaleratu du talde bilborratak, 'Inondik Inora' [...]

Page 19 of 57

Zabaldu: