Nerea Baldak zaintzaren argi-ilunak ekarri ditu ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberrira

Musikak, literaturak eta zaintzaren inguruko gogoetek harilkatzen dute Irurtzungo idazlearen azken lana.

Nerea Baldak Donostian aurkeztu du Zure arnasa zaintzeko eleberria, Erein argitaletxearen eskutik. Irurtzungo idazleak zaintzaren inguruko hausnarketak eta ama-alaba harremanaren tentsioak jarri ditu erdigunean musikaz eta literaturaz bustitako kontakizun honetan.

Eleberriko protagonista liburuzain bat da; urteak zaintzari eskaini ondoren lanera itzuli da, eta alaba nerabearekin duen harreman gatazkatsuak markatzen du haren egunerokoa. Baldaren hitzetan, “zaintzak dakarren zaurgarritasuna, nekea eta kontraesana ekarri nahi izan ditut lehen planora, bai eta zainduak izateko dugun beharra ere”.

Literatura eta musika

Protagonistak liburutegian ezagutzen duen emakume batekin, Alizerekin, sortzen duen harremana liburuen eta musikaren bidez eraikitzen da neurri handi batean. Eleberrian aipatzen diren liburuak literatura unibertsaleko lanak dira, gaur egun euskaraz irakur daitezkeenak, eta kanten bidez ere elkarrizketa moduko bat sortzen da pertsonaien artean.

Idazleak azaldu duenez, amatasunaren inguruko tailerrak gidatu ondoren eta zaintzaren inguruko greba feministaren testuinguruan hasi zen nobela hau idazten. Giro horrek guztiak piztu omen zuen kontakizunaren abiapuntua. Balda zaurgarritasunaz eta erresilientziaz mintzo da eleberrian, baina batez ere eguneroko bizitzan askotan ikusezin bihurtzen diren zaintza egoerak ekarri nahi izan ditu argitara.

Musikari dagokionez, idazleak aitortu du zenbait kanta “soinu banda” modura izan dituela idazketa prozesuan. Horien artean dago liburuaren izenburua bera: Zure arnasa zaintzeko, Gorka Urbizuren Janela bat abestiko esaldi batetik hartua.

You may also like

Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du
Posted on 2023-10-06 by KulturSharea
Nobela honetako protagonista Sara da, hamar urteko neskato bat. Bere [...]
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan
Posted on 2023-10-05 by KulturSharea
Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta [...]
Dani Martirena da ‘Kultur Zarea’ bideo bildumaren protagonista berria
Posted on 2023-10-02 by KulturSharea
Dani Martirena Indart eta Ana Ibañez Elosua legasarrek haurrendako lau [...]
Baztandarren Biltzarra Elizondora bueltatu zen atzo bere 60. urteurrena merezi zuen bezala ospatzeko
Posted on 2023-07-17 by KulturSharea
Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen [...]

Page 12 of 62

Zabaldu: