Postal Kolekzionistak taldeak ‘Lekuak leku’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2020-04-08 by KulturSharea

Postal Kolekzionistak taldeak Lekuak leku izeneko singlea aurkeztu du. Itxialdi egoeran grabatu eta ekoiztu dute, eta baita bideoklipa bera sortu ere. Joan den urteko maiatzean Azken Gaua Hirian (autoprodukzioa, 2019) euren lehen diskoa kaleratu ostean, talde gipuzkoarrak kanta berria dakar.

Iñigo Asensiok (Homo Demens, Manent, Van Popel, Charlie&theColours) konposatu eta abesturiko abestia da Lekuak Leku, ohiko taldekideen musika ekoizpenarekin osatua. Michel Longaron bateria jotzailea (Imanol Larzabal, 21 Japonesas, Mikel Erentxun, Iker Lauroba), Ander Zubillaga gitarra jotzailea (Governors, Iker Lauroba, Zesuma, Blue Mood), Irene Lopez piano jotzailea eta Juanjo Falcón baxu jotzailea (Les Mecaniciens, Momau, Labrit, Manent). Beñat Igerabide musikari eta teknikaria izan da produkzioaren ardura hartu duena.

You may also like

Page 2 of 55

Zabaldu: