‘Roman eta Julieta’ antzezlanaren estreinaldia izango da bihar Azpeitian

 

Borobil antzerki taldearen azken lana bihar, gaueko 21:30ean, estreinatuko da Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketetan.

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko gizon bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandakatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko parrokoaren aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

  • Egilea: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tania de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu, Alazne Etxebarria
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Jantzi diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua: Pedro Yagüe
  • Musika: Ekhi Vegas

You may also like

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]

Page 18 of 59

Zabaldu: