Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Posted on 2020-02-27 by KulturSharea

Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei abestik osatzen dute lana eta denetan Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira.

Hiru urte egin behar dugu atzera Saia Goait taldearen hastapenak ezagutzeko. Beñat Perales (ahotsa), Jon Antxustegi (baxua), Denis Alberdi (bateria) eta Aitzol Urkiza (gitarra eta ahotsak), aurretik Keike, Kraussk edota Karenka taldeetan jardundako musikariak, 2017an elkartu eta bi urte eman zituzten entsegu lokalean kantuak mamitzen eta herriz herriz kontzertu bizi eta zuzenak eskaintzen. 2019an berriz, aurrerapauso bat eman eta irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei abestik osatzen dute lana eta denetan Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira.

Eneko Elezgarairen gidaritzapean, Mutrikuko laukoteak Abiada izeneko kantuaren bideoklipa aurkeztu zuen abenduan. Emaitza ikusita, taldea gogotsu zegoen zerbait berria aurkezteko eta bigarren bideoklipa ontzen hasi zen.  “Guretzat diskoko abesti kuttunena izan dena aukeratu dugu oraingoan, Sushi, bideoklip berria kaleratzeko. Aritz Larrearen eta oraingoan ere Elezgarairen gidaritzapean, urtarrilean bideoklip berria prestatzen hasi ziren. Laukoak azaldu duenez, Ondarroako Portuko Ranpinean grabatu dute lana.

Bideoklipez gain, taldearen musika entzun nahi duenak, abesti guztiak plataforma digital ezagunenetan ditu entzungai eta abestiak eskuratu nahi dituenak, aldiz, Bandcamp orrialdean aurki dezake material guztia.

Hilabete batzuk baino ez dira Mutrikuko musikariek euren aurreneko diskoa kaleratu zutenetik eta jada bigarren lana izango denaren abesti berriak sortzen hasi direla aurreratu dute. Horretaz gain, aurten Sushi Tour barruan iragarritako aurkezpen kontzertuak eskaintzen jarraituko dute.

You may also like

Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2022-03-04 by KulturSharea
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. [...]
Izarok ‘Libre’ abestiaren bertsioa berria kaleratu du Cris Lizarragarekin
Posted on 2022-03-03 by KulturSharea
Limones de Oro izeneko diskoa kaleratuko du laster Izarok. Lan [...]
Iñaki Irasizabalek ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ liburua kaleratu du
Posted on 2022-02-23 by KulturSharea
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat [...]
Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]

Page 19 of 60

Zabaldu: