“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian

Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko ordua heldu zaie arduradunei. Erronkaz beteriko edizioa izan dela diote: produkzio propio gehiago sortu dituzte, Euskal Herriko beste hiriburutara zabaldu dute festibala, arte kale-erakusketa bat ere antolatu dute…

“Hogeita bi jardunetan zehar Loraldiak gure kulturaren iruditeria berritzailea plazaratu du arrakasta handia lortuz”. Festibalean parte hartu duten sortzaileen lanek orain arte ikusitakoa gainditu dute, antolatzaileen arabera. “Ausartak izan dira eta bide berriak zabaldu dituzte. Sormen begirada anitzaz, landuaz eta kalitate handikoaz gozatu dugu. Harritu gara. Hunkitu gara. Liluratu gara. Bosgarren edizio hau erreferentzial bilakatu da”.

You may also like

Page 2 of 55

Zabaldu: