´Zanbuia´ antzezlana osorik ikusgai

Posted on 2018-11-05 by KulturSharea

(Argazkia: Ikorkotx)

Metrokoadroka Sormen Laborategiak Eako Poesia Egunetarako propio sortutako ´Zanbuia´ antzezlana oso osorik ikusi nahi? Esteka honetan duzue aukera.

“Non hasten da amaiera bat? Non amaitu hasiera bat? Zer gertatuko litzateke amaiera oro zerbaiten hasiera balitz? Eta hasiera oro amaiera bat?”, galdera horiekin guztiekin eman zion hasiera Oier Guillan aktoreak Zanbuia antzezlanari joan den uztailean, Eako Poesia Egunetan.

Poesia topaketa hauen ekimenez hamalau sortzailek astebete eman zuten uztailean Bizkaiko herrian, bertako kaleetan esperimentazio prozesu kolektibo bat eginez. Astebete horretako emaitza 2018ko uztailaren 14an eskaini zuten jendaurrean. Hauek izan ziren esperimentazio prozesuan parte hartu zuten sortzaileak: Ainhoa Alberdi, Maite Aizpurua, Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Corinne Cella, Amaia Corral, Iraia Elias, Ander Fernandez, Oier Guillan, Idoia Hernandez, Unai Lopez de Armentia, Oscar Manso, Joseba Roldan, Marina Suarez Ortiz de Zarate. Bideoan grabatu zuten Peru Galbetek eta Aritz Ormazabalek.

You may also like

Page 3 of 56

Zabaldu: