‘Zurekin batera’ ETS taldearen kantu eta bideoklip berria

Posted on 2020-06-10 by KulturSharea

ETS taldeak aurkeztu duen Zurekin batera kantua itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abesti kolektiboa da. Izan ere, taldeak jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak ekarri nahi izan ditu pieza berri honetara. Hala, ETSk helburu nagusi bat agertu nahi izan du: “maitasuna xuxurla diezaiola bakoitzak bere ondoan dituen lagunei”. Balada itxura duen maitasun kolektiborako deia da abestia, elkarrengana hurbiltzeko asmo trinkoarekin. “Amodiozko balada egin dugu besarkatzeko unea iritsi delako, gerturatzeko, denok batera egoteko. Berriro, noski!”

 

You may also like

Ningra rap abeslariaren ‘Haziak’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-11-27 by KulturSharea
Ningra rap abeslariak Enbor taldearekin batera sortutako abestia da Haziak.

Page 30 of 60

Zabaldu: