Modus Operandi taldeak Durangoko Azokarako argitaratuko dituen abestien artean dago Oreka. Berri Txarrak taldearen abesti mitikoaren bertsioa egin du Modus Operandik. Aldaketa nabarmenena da piezak duen ukitu elektronikoa. Gainera, STR taldeko kantari Danaek ere parte hartu du kantuan. Musikaren ekoizpena Josu Ervitirena da. Bideoa Iker Villak zuzendu du.